XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera.

Testak askotan irakaskuntza eta ikaskuntzatik aparteko gauzatzat jotzen dira, bai teori mailan eta bai praktikan ere.

Ikuspuntu honi jarraiki, test bat ikastaldeari kanpotik datorkion inposizio beharrezkoa baino ezatsegin bat litzateke: ereduak finkatzen laguntzen du, baina klaseko denbora kentzen.

Liburu honen ideia berriz zera da, test alorra eta irakaskuntza, elkarrengandik bereizirik ez daudela, oso lotuta baizik.

Test bat ikasgelako lanaren luzapen gisa ikusten da, irakasleari eta ikasleari aurrerapenerako oinarritzat erabil dezaketen informazio baliagarria ematen dielarik.

Test batetik ateratako informazioaren balioa, testak zer-nolako prestakuntza izan duenaren araberakoa da.

Oso zabaldua dago test onak kontzeptu teknikoak eta estatistika ezagutzen dituztenek bakarrik molda ditzaketelako ustea.

Baina, behin test-alorra irakaskuntzaren osagaia dela onartuta, irakaslea litzateke testa ezartzeko pertsonarik egokiena.

Test-alorraren prozedurak lotuagoak daudenean irakaskuntza eta ikaskuntzara, teoria psikometrikoetara (gogoaren neurketari dagozkio) eta estatistikara baino, irakasle esperientziadunak bide-erdia egina dauka test ezarle izatekotan.

Oraindik ikasi behar duena zera da, test-alorraren printzipio eta teknikek eta irakaskuntzarenek dituzten desberdintasunak, eta nola aplikatu behar diren.

Liburu honek hiru zati ditu.

Lehenengoa (1-3 kapituluak) garrantzitsua da test-alorrean aurreko esperientziarik ez dutenentzat, liburuaren gainontzekoa zein kontzeptu eta printzipiotan oinarritzen den azaltzen bait du.

Esperientzia duten test moldatzaileek, halere, bigarren zatirako (4-7 kapituluak) sarrera gisa ere baliagarritzat joko lukete, hemen mota desberdinei buruzko ideia ugari ematen bait da.

Asmoa jorratu dute beste liburu batzuk (ikus bibliografia).